Gai honetan Airearekin zerikusia duten esperimentuak egiten ari gara. Gaur esperimentu hau egin dugu, ea gustoko duzuen!!
MATERIALA:
- Puxika bat
- Botila bat
- Ur beroa
- Izotza
- Ontzi bat
NOLA EGIN
- Botilaren puntan puxika bat jarri
- Botila ontzian sartu.
- Ur beroa ontzi barrura bota
- Behatu puxikari zer gertatzen zaion.
- Izotza ontzi barrura bota.
- Behatu berriz ere puxikari zer gertatzen zaion.
ONDORIOAK
Botila barruan dagoen airea, ur beroz inguratu dugunean, goruntz joan da eta horregatik puxika puztu egin da. Aldiz, botila berbera izotzez inguratu dugunean, airea beherutz joan da eta beraz, puxika hustu eta botila barrurantz sartu da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina